Antxo Dj alai, guapo, ezinhobea da. Edo behintzat horrela aurkezten du bere burua. Pantxa aldiz, dantzari fin eta poxpolina.

Antxoren “antxoa” bat dela eta hasten da “Eutsi dantzari” antzezlan-diskotekaren bidea. Magiaz, bromaz eta musikaz beteriko bidea.

7 urterarteko haurrentzako zuzendua, baina laguntzen egongo diren helduentzako ere aproposa. Dantzatzea helburu duena. GORA BIHOTZAK!

  • Adin tartea: 7 urterarte

  • Iraupena: ordubete inguru.