“Como Deadpool” erderazko abestia aurkezten du rap abeslariak. Abestian, Xatirok letra guztietan egiten duen legez, pop kulturaz baliatzen da egunerokotasunetik hanka egiten duen pertsona batez hitz egiteko, izan ere, leloan hainbat alditan errepikatzen duen Deadpool komikiaren pertsonaia aitzakia bat besterik ez da ihesaldi hori jorratzeko. Dena den, bereizten dion umorea, ironia galdu gabe, sortzailearen aburuz, “egindako letrarik poetikoenetariko baten aurrean aurkitzen garela” esan genezake. Abestia, Ruben G. Mateosek konposatutako erritmo eta sintetizatzaile “espazialek” bidai berezi batera eramaten du.

deskargatu