“Bizi eta ikasten” abestiak, historia aldatu duten egoera ezberdinen inguruan hitz egiten du, nola pertsonek ere haien historia aldatu dezaketen, bakoitzaren helmugaren jabea izatearen ideia. Irrikatzen dugun askatasun portura heltzeko behar den itxaropena eta borroka.

Abestia, Bartzelonan bizi den Gasteizko produktoreak, Kalen, sortu du. Suaia ez da Kalenekin egiten duen lehenengo elkarlana, Markes iraizoz-ekin batera ateratako “Arnasa” maxiaren “Gurean tinko” abestia ere produzitu zuen.

Bideoa Bilboko Zirika gunean eta Billano Lurmuturrean grabatu da eta Tiro Pun ekoizpenak egin du. Abestiaren grabazioa Laga estudioan izan da eta nahasketaz eta masterizazioaz Ibon Larruzea arduratu da Euridia estudioan.

deskargatu