BesteHerrima_azala copia proiektuetan burubelarri aritu ostean, Gorka Suaia (Askapen Sound Sistema, Esne Beltza, Kodido Norte) eta Endika Lahainek (121krew, Bunpada Sound) beraien ideiak, gurak, beldurrak, eta indarrak batu diztuzte amankomunean eraiki duten proiektu honetan.

Baituta bizi den herrian, langileen duintasuna mespretxatzen den egunotan, neoliberalismoak nahi duen erara jokatzen duen gizartean, kulturak orokorrean, eta abeslariek eta idazleek are gehiago, eraldaketarekiko konpromisoa agertu behar dute.

TAUPAKA (copyleft) elkartearen bitartez argituratutako sei abestiz osatutako diska hau rap eta reggae musikaz kutxatuta dago, baina bada beste estiloetarako lekua: drum’n’bass, kitarra rockeroak eta beste hainbat keinu. Musika ekoizpenaren pisu gehiena Askapen Sound Sistemak eraman du, baina badira ere Hawa (“Justizia poetikoa”) eta David Nanclaresen (“Riots”) programazioak eta IƱigo Gamiz (“Bizimoduak”, “Adoktrinatuak”) eta David Nanclaresen (“Grebalariak aske!”) gitarrak. Nahasketa eta masterizazioa Ibon Larruzeak burutu du Euridia estudioan.

Gaurtik aurrera aurrera, gure atarian dohainik deskargatzeko aukera izango duzue. Hamaika herri, hamaika borroka, hamaika soinu…

SUAIA ETA LAHAINE “HERRIMA” 2015. DESKARGATU HEMEN!

AURKEZPEN KONTZERTUA: Urtarrilaren 17an, San Bizenteko jaiak (Barakaldo)