Gorputz barrura sartzen zaizkizun gitarra riff-ak, bateria kolpe zuzenak, amorruz astinduriko baxu kordak eta ahots indartsu zein berezkoak biltzen ditu. Kantu sendoak uzten dizkigu “IXA” disko honek, musikalki amankomunekoak baina desberdinak haien artean. Abesti baten baitan ere, estilo musikal ezberdinen nahasketa topa ditzakegu diskoa entzuterakoan. Zuzenekoetan izerdia lehen minututik botatzen duen talde horietakoa da Solte, eta gogo, indar zein ilusio hori da estudiora eraman dutena.