Deskribapena

Maitasunaren bilduma euskarazko raparen historiaren diska garrantzitsuenetako bat bihurtuko da zalantza izpirik gabe. Jarrera, originaltasun, hizkera esplizitu eta iparrameriketako 90eko eta 2000. urteetako raparen une oroko erreferentziei esker berehalako klasikoa izango da.

Gorabehera emozionalen istorioa da bilduma. Arrano Pertxak bizitzako kontu garrantzitsuez eta kontraesanez gogoeta egingo du. Bide horretan maitasuna modu organikoan azaleratuko da, eta familiari, ingurukoei, musikari eta jakintzari dien maitasunean islatuko da edozein belarrik jasan ezingo duen kode oso raperoan.