• Josuren abestiak freskoak eta argiak dira, bizipoza transmititzen dute. Ibilbide luzeko musikari honek melodiak eta erritmo ezberdinak lantzen ditu, beti ere modu hunkigarrian abesti sinple bezain ederrak konposatzen. Ahotsaren disdira eta xarma, gitarra jotzeko modu hunkigarria zein kantuen indarra dira nagusi eszenatokian. “Akorde txikiak” bandarekin elkarlanean zuzeneko ezberdina eta originala plazaratzea lortu du: melodikoa, dinamikoa eta erakargarria. Songwriter edo kantautore estiloaren oinarritik abiatuz, pop, folk, swing, bluegrass eta beste hainbat erritmo jorratzen dituzte.
  • Diskan zehar tristura edo iluntasunetik, alaitasunerainoko bidaia dela esan daiteke. Diskan zehar, kontzientzia hartzearen puntua erakutsi nahi da. Diskoaren oinarria, gizartean ematen den dualitatea dugu, amodio vs gorrotoa, gizon vs emakumea, jainkoa vs deabrua, gizakia vs natura… horrekin haustea da diskoan eman nahi den mezua. Guzti hau gaur egun bizi dugun errepresio eta politika bortitzen testuinguruan kokatuz eta gizakiaren argitasun eta iluntasunak erakutsiz.
  • Proiektuan fikziozko bi pertsonaia horiek, laurogeita hamarreko hamarkadan Estatu Batuetan jorratu ziren soinuaren eta tematiken bila ibili dira. Abestietan jarrera lehiakorra, delinkuentziaren apología eta diruaren goraipamena egin dute eta Ipar Ameriketako HipHoparen klasikoei ere gorazarre egin diete hainbat erreferentzien bidez. Hori guztia euskal kultura eta bizimoduarekin nahastu dute G-FOLKa sortzeko prest, Californian sortutako G-FUNK (Gansgta funk) soinuaren omenez. Euren lehen lana ¨JAUNGOIKOA, DIRUA ETA ERRITMO ZAHARRA¨, arestian aipatutakoaren aldarrikapena diren zazpi abestiz osaturik dago. Erritmo gogor eta hitz gordinekin batera aurki ditzakegu kaleko bizimodua, drogen inguruan sortzen diren harremanak eta erraparen barruan tradizionalak diren “ego trip”a eta lehiakortasuna.

Go to Top