• Diskan zehar tristura edo iluntasunetik, alaitasunerainoko bidaia dela esan daiteke. Diskan zehar, kontzientzia hartzearen puntua erakutsi nahi da. Diskoaren oinarria, gizartean ematen den dualitatea dugu, amodio vs gorrotoa, gizon vs emakumea, jainkoa vs deabrua, gizakia vs natura… horrekin haustea da diskoan eman nahi den mezua. Guzti hau gaur egun bizi dugun errepresio eta politika bortitzen testuinguruan kokatuz eta gizakiaren argitasun eta iluntasunak erakutsiz.
  • Proiektuan fikziozko bi pertsonaia horiek, laurogeita hamarreko hamarkadan Estatu Batuetan jorratu ziren soinuaren eta tematiken bila ibili dira. Abestietan jarrera lehiakorra, delinkuentziaren apología eta diruaren goraipamena egin dute eta Ipar Ameriketako HipHoparen klasikoei ere gorazarre egin diete hainbat erreferentzien bidez. Hori guztia euskal kultura eta bizimoduarekin nahastu dute G-FOLKa sortzeko prest, Californian sortutako G-FUNK (Gansgta funk) soinuaren omenez. Euren lehen lana ¨JAUNGOIKOA, DIRUA ETA ERRITMO ZAHARRA¨, arestian aipatutakoaren aldarrikapena diren zazpi abestiz osaturik dago. Erritmo gogor eta hitz gordinekin batera aurki ditzakegu kaleko bizimodua, drogen inguruan sortzen diren harremanak eta erraparen barruan tradizionalak diren “ego trip”a eta lehiakortasuna.

Go to Top