• “Raggamuffin Kamarada” Suaia eta Ama Rebel taldearen lehenengo lana da. Sei abesti eta lau dub ditu. Suaia eta Ama Rebel taldeak reggaeren sustraietara jo du Gorka Suaiak konposatutako kantak grabaketa batean islatzeko. Horretarako A-Lone Ark Muzik Studioko Roberto Sanchez ekoizlearen ezinbesteko parte hartzea izan du. Reggae klasikoen antzera, ederto uztartu dira Suaiaren kanten mezu zuzenak eta politikoki konprometituak, A-Lone Arken ekoizpenetan ohiko den roots estilo dotore eta melodikoarekin.
  • Diskan zehar tristura edo iluntasunetik, alaitasunerainoko bidaia dela esan daiteke. Diskan zehar, kontzientzia hartzearen puntua erakutsi nahi da. Diskoaren oinarria, gizartean ematen den dualitatea dugu, amodio vs gorrotoa, gizon vs emakumea, jainkoa vs deabrua, gizakia vs natura… horrekin haustea da diskoan eman nahi den mezua. Guzti hau gaur egun bizi dugun errepresio eta politika bortitzen testuinguruan kokatuz eta gizakiaren argitasun eta iluntasunak erakutsiz.
  • Proiektuan fikziozko bi pertsonaia horiek, laurogeita hamarreko hamarkadan Estatu Batuetan jorratu ziren soinuaren eta tematiken bila ibili dira. Abestietan jarrera lehiakorra, delinkuentziaren apología eta diruaren goraipamena egin dute eta Ipar Ameriketako HipHoparen klasikoei ere gorazarre egin diete hainbat erreferentzien bidez. Hori guztia euskal kultura eta bizimoduarekin nahastu dute G-FOLKa sortzeko prest, Californian sortutako G-FUNK (Gansgta funk) soinuaren omenez. Euren lehen lana ¨JAUNGOIKOA, DIRUA ETA ERRITMO ZAHARRA¨, arestian aipatutakoaren aldarrikapena diren zazpi abestiz osaturik dago. Erritmo gogor eta hitz gordinekin batera aurki ditzakegu kaleko bizimodua, drogen inguruan sortzen diren harremanak eta erraparen barruan tradizionalak diren “ego trip”a eta lehiakortasuna.
  • Gorputz barrura sartzen zaizkizun gitarra riff-ak, bateria kolpe zuzenak, amorruz astinduriko baxu kordak eta ahots indartsu zein berezkoak biltzen ditu. Kantu sendoak uzten dizkigu “IXA” disko honek, musikalki amankomunekoak baina desberdinak haien artean. Abesti baten baitan ere, estilo musikal ezberdinen nahasketa topa ditzakegu diskoa entzuterakoan. Zuzenekoetan izerdia lehen minututik botatzen duen talde horietakoa da Solte, eta gogo, indar zein ilusio hori da estudiora eraman dutena.
  • Ziztada & Rlantzen “Azken argiak” diskoa.
  • Zeberioko taldeak Negu Gorriak edo The Clash taldeen funk eta rockaz gain, Rocio Jurado edo Julio Iglesiasen estilo horterak aldarrikatzen dituzte bere azken lan honetan, Ezpata Dantza split-diskoaren parte dena. Aipatzekoak dira metrika karratuetatik aldentzen diren konpasak, eta azpimarratzekoak sanple eta erritmo kutxekin sortutako bateria lerroak. Dantzarako erronka berria proposatzen dute Zeberiokoek. Kulturaren merkantilizazioaren aurka egiten du taldeak GPK-ko partaideen laguntzarekin. Horrez gain, transzendentalagoak diren hitzak eta musika talde baten eguneroko gora-beherak agerian uzten dituen gaiak dakartza.

Go to Top