Zazkel taldea Bilbon 2012an elkartu ziren sei kide osatzen dute. Hauen asmoa gitarra, bateria, baxua, sintetizadorea eta ahotsaren bitartez euskal musikari ekarpen berri bat egitea izan da. 80ko hamarkadako talde euskaldun zein atzerritarren erritmoetan oinarrituta, Euskal Pop Erradikala aldarrikatzen du taldeak. Horrela entzuleari dantzatzeko eta abesteko aukera ematen diote. Pop musika zein Disco edo Afrobeat musika estiloak dituzte eragin besteak beste, eta aniztasun horretan oinarritzen dira haien konposizioak egiterako momentuan.

Zazkel 2015. urtean argitaratu zituen bere lehen kantak, Beta maketa izena hartu zuena.

2016ko udaberrian lehen diskoa grabatu zuten Garate Estudioetan Kaki Arkarazorekin. Eta urte horretan bertan Banden Lehiako irabazle suertatu ziren, eta 2017ko ekainean Leioako Pop-Rock lehiaketako hiru sari eskuratu zituzten: euskarazko kantarik onena (ERI, Zazkel. 2016), Pop talderik onena eta talde orokor onena.

Bideoa

Hurrengo kontzertuak

Diskografia

Sare sozialak