Santutxutik datorren taldea dugu Solte. Bertan hasi ziren proiektu hau garatzen 2006. urtean. Aurten, 10. urteurrena ospatzen dute disko berri bat kaleratuz. Makinaria ez da geratu sortu zenetik eta lan berriak zein kontzertu andana eskaintzen jarraitzen du baita Euskal Herritik kanpo ere. Taldea barruan zeramatena ateratzeko ideiarekin jaio zen eta hori musikara trasladatzerakoan, pertsonalitatezko estilo batean isladatzen da. Hardcorea beste estiloekin (rock, metal…) naturalki nahasterakoan, Haritz “Txipi” ahotsean, Aritza baterian, Jon “Tolo” gitarra eta koroetan, Aingeru Cardaño gitarran eta Oskar “Txitxo” baxuan eta koroetan, haiek entzun dezaketen estilo musikal ezberdinak antzeman daitezke.

Hasiera baten soilik kontzertuak eskaintzen hasi ziren inongo grabaketarik eskuartean izan gabe, eta publikoaren interesa zela eta, 2011.urtean lehen estudio-lan luzea grabatu eta kaleratzeko erabakia hartu zuten, hamabi kantuz osotutako “Distantzia nahikoa!” kaleratuz MusikHerria diskoetxearekin. Bertan, zenbait musikariren kolaborazioa izan zuten. Besteak beste, J. Sang (Ekon/Governors), Jon eta DJ Alf (MAK), Iñaki (Nuuk-At) eta abar.

2012.eko uda amaituta, lan berezi edo diferente bat grabatzeko intentzioarekin sartu ziren estudiora. Lau kantu berri, bideoklip bat eta sorpesatxoren bat ezkutatzen zuen “EroAlea” lanak, Taupaka elkartearen zigilupean kaleratutako diskoak.

Oraingoan berriz, 2016. urtean eta taldeak hamar urte betetzen dituenean, “IXA” deituriko lan berri eta indartsua aurkezten digu. Izerdi, gogo eta mimoz egindako lana. Bilboko The Rock Studios-en grabatu, nahastu eta masterizaturiko lana, Urtzi Arrieta eta Carlos Creator teknikarien eskutik.

Bideoa

Diskografia