Euskarazko reggaearen debekua, euskarazko reggae kulturaren babeserako komunikatua, Gasteizko manifaren deialdia, manifaren debekua,… sare sozialetan barrena ahoz aho ibili da euskarazko reggaearen debekuaren inguruko afera. Aldekoak, kontrakoak, sinesgaitzak, sineskorrak, haserretuak, super-langileak, kritikoak, errespetuzkoak, errespetu gabeak, zaleak, euskaldunak, erdaldunak, atzerrikoak, auzokideak,…denek hitz egin dute #RAH (Reggae ala hil) kanpainaren inguruan.
Duele bi urte Euskal Herri osoko 35 kolektibo inguruk, 250 pertsonek eta 14 reggae musika taldek indarrak batu eta proiektu berri bat gauzatzeko helburua adostu zuten.
2021eko azaroren 26an proiektu horrek argia ikusi du. 14 argitaratu gabeko kantuz osatutako 12 azbeteko binilo ederra, Markel Andoaren diseinuaz eta Euskal Herrian hasieratik amaierara fabrikatua.
Gure denda online eskuratu dezakezue!