16 urterekin Rap-a ezagutu zuen eta geroztik Euskaraz eginiko errimak jorratzen darama. Norte Apache taldearekin, 4 diska eta EP bat argitaratu dituelarik, Euskal Herriko txoko orotatik, eta Buenos Aires, Paris, Madrid eta Bartzelonan zuzenekoa aurkezteko aukera izan du.

2016.urtean, mikrofonoari deskantsua eman, eta istorioak idazteari ekin zion, “Opio Errebeldea, futbola, iraultza eta gizarte aldaketa” liburua argitaratuz. Bertan, futbola, harmailak, futbolariak, entrenatzaileak, bidaiak, futbol zelaiak gizarte aldaketarekin lotura duten 40 istorio biltzen ditu.

Bere pasioetako bat, hezitzaile lana maite dituen zaletasunekin lotzean datza. Horretan, futbola eta Hip-Hoparen bitartez inklusio tailerrak, baloreen lanketa, gatazken kudeaketa etab. Tailerrak landu ditu.

Aurkezle lanak, eta Hamaika TBrentzako kolaborazioak ere egin izan ditu…

Praktikan, Opio Errebeldea “futbola, iraultza eta gizarte aldaketa”, liburua argitaratu da. Bertan, futbola, harmailak, futbolariak, entrenatzaileak, bidaiak, futbol zelaiak, gizarte aldaketarekin lotura duten 40 istorio biltzen ditu.

OEtik, gizarte ekimenekin mahainguruak konpartitu ditugu, eta futbolaren arlo pedagokikoa erabili dugu hezkuntza tailer ezberdinak antolatzeko honako gaiak landuz: autoestimua, talde jarrera, errespetua, gatazken kudeaketa, baloreak, adimen emozionala, inklusibotasuna etab. Honako lanak, Nikaraguan, Argentinako Buenos Airesen “Villas de Emergencia”, eta Oriol Romeu futbolariaren kanpusean jorratu dira.

Futbola, “herriaren opioa” bezala erabili daitekela badakigu, baina guretik, “herriaren askatasunerako” erraminta bezala ulertzen dugu: rebelde, herrikoia, sexu eta arrazen arteko ezberdintasunik gabekoa, denona azken finean.

Gure jomuga, esperientzien ezagutzan eta hauen konpartitzean datza, elkartzen gaituenean indartuz.

Liburuak