Nerea Martija Apraiz

Pedagogia eta Magisteritzako Lehen Hezkuntza ikasi zituen. Santanderren Hezkuntza Emozionala, Soziala eta Sormena Graduondoa burutu zuen.

Bihurrikerien eta sorpresen munduan murgildu zen lehen aldiz 2013an, bere auzoko, Santutxuko, plazan pailazoz aritu zelarik. Esperientzia horrekin liliraturik, gutxira Sudurkeriak eta Puski eta Txurruski taldeetako kidea bilakatu zen. Hortik aurrera, umorez eta bizipenez bete du bere motxila.

Hau da argitaratzen duen lehenengo liburua. Txikitatik ameslari, aspalditik da irakasle eta ipuin kontalari.

Nahia Iglesias Pamparacuatro

Arkitektura teknikoaren munduan burutu zituen ikasketak, plano eta kalkuluak pintzel eta akuarelekin partekatuz.

2016ko udazkenean bidaiari ekin zion Amerikar kontinentetik eta horrela jaio zen Marrabilla proiektua; bidaian, marraren bila, Marrabilla.

Bideko pertsona, txoko eta momentuen ilustrazioez betetzen doa motxila; kolorez eta bizipozez beterik. Teknikari dagokionean akuarela nagusitzen da Marrabillaren lanetan, tinta, grafitoa, koloretako arkatzak… eta bestelako teknikez konbinatuz.

Liburuaren aurkezpenak

Sorkuntzak