Josuren abestiak freskoak eta argiak dira, bizipoza transmititzen dute. Ibilbide luzeko musikari honek melodiak eta erritmo ezberdinak lantzen ditu, beti ere modu hunkigarrian abesti sinple bezain ederrak konposatzen.

Bakarlari bizkaitarrak bost disko argitaratu ditu eta Euskal Herriko zein atzerriko ehundaka eszenatokietan aritu da. Ahotsaren disdira eta xarma, gitarra jotzeko modu hunkigarria zein kantuen indarra dira nagusi eszenatokian.

“Akorde txikiak” bandarekin elkarlanean zuzeneko ezberdina eta originala plazaratzen dute: melodikoa, dinamikoa eta erakargarria.

Akorde txikiak banda:
Nerea Alberdi Etxebarria, bibolinjolea eta konpositorea
Mikel Nuñez Lauzirika pianojolea
Irati Bilbao Gandarias abeslaria
Daniel González Álvarez baxujolea eta kontrabaxujolea
Lüi Young gitarjolea
Txema Arana baterijolea.

Bideoa

Hurrengo kontzertuak

Diskografia

Sare sozialak