Gatom Bermeoko rap abeslaria dugu eta 2010. urtean gerturatu zen musika mundura. Urte honen amaieran bere lehen maketa aurkeztu zuen eta geroztik hainbat lan ezberdin egin izan ditu bai euskeraz eta gaztelaniaz.

2014. urtean aurrera pausu bat ematea pentsatuz, bere lehen diska autoekoizten hasi zen Bermeoko Dj Akabarekin batera, honela, 8 abestiko diska bat osatuz, “Esnea hil gazta tiro pun” deitua eta 2015. urtean argitaratua.Urte berean Biltzarra proiektuaren partaide eta ekoizle bilakatu zen Gatom proiektuaren garapenean parte hartuz.

2016. urtean estilo aldaketarekin, reggae eta rap soinuetan murgildu zen eta urte amaieran bere azken diska atera zuen 14 abestiz osatua. “Kostako Vibes” deitzen da diska eta bertan Euskal eskenako artista ezberdinen kolaborazioak daudelarik.

2018ko martxoan, Kostako Vibes diskaren bigarren bolumena atera zuen “Binomio” izenekoa, bertan Rap eta reggae doinuak nahasten direlarik.

Bideoa

Hurrengo kontzertuak

Diskografia

Sare sozialak