Endika LaHaine 1982.an jaio zen Barakaldon eta irakaslea da. Nerabezaroan bere lehenengo idatziak sortzen ditu eta gutxira rap musikan murgiltzen da, estilo hau Frantziako kaleetan ezagutu ostean. Hasieran bakarka aritzen da baina gutxira, lagun batzuekin, 121krew taldea sortzen du, talde irekia urteetan zehar partaide berriak jasoko dituena. Euskal rapa basamortua zen garaian, talde hau eta beste gutxi batzuk, euskal herriko txoko ezberdinetatik haziak landatzen ibili ziren.

20 urte pasa dira Endika musikarekin jolasean hasi zenetik eta bidai honetan hamaika proiektutan parte hartzeko aukera izan du:

Beste musika taldeak (Bunpada Sound, Suaia eta Lahaine, Salbuespunk, …)

Antzerki obrak (“Fausto. herritar eredugarri” eta “El otro es nosotros”)

Bertso Hop-ak, Txalaparta-poesia,…

Eta orain bere lehenengo liburua auzkezten du: “Lobo {otsoa}” azkenengo urteetan egindako olerki ezezagunen bilduma.

Liburuak

Sare sozialak