• Out of stock
    Euskeraren betiereko taupada, arbasoen oiartzuna ta abangoardiaren soinuak bat egitea da, proiektu honen helburu nagusia, ta seguru gaude, inork hotz utziko duen lan baten aurrean gaudela. Hamaika proposamen, hamaika kontzeptu, honen artean estilo, tematika ta flow anitz aurkituko ditugu, euskera ta abanguardiazko erritmoen eskutik (trap&roll), mende honen bizitza nola ulertzen duten zabalduz, ta bere burua kreatiboki aktibautak kokatuz gizarte nahasi honetan.
  • “Zahar eta berri” kontzeptuen artean zubi bat eraikiz, trantsizio horrek gainditzeko, ez dute bilatzen artearen birjaiotza, artista izaki berri batean bilakatzea baizik, artearen bidez. Errenaisantzarekin konektatuz, disko berriaren estetika, El Greco-ren egintza piktorikoan sustatzen da, “El caballero con la mano en el pecho” margoaren “desereikuntz” bat medio.
  • Ruben Rivero da “Insurrecto” liburuaren idazlea, Frantzian espetxeraturik dagoen euskal preso politikoa, Itziar Moreno, azalaren sortzailea bezala. Biak Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren parte dira. Oraindik ere, ehundaka dira giltzaperatutako euskal borrokalariak, milaka kilometroetara sakabanatuak daudenak, beraien familia eta gertukoengandik urrun. Espetxe politika honek 16 hildako eta milaka istripu eragin ditu euskal preso politikoen familia eta gertukoen artean, eta baita ere espetxe barrutik bizirik atera ez diren preso politikoen heriotza. Liburu honek espetxean egotearen ohizko trabekin topatu bada ere, elkarlana eta maitasunaren bidez gaindituak izan dira, beste etorkizun bat eraikitzeko ezinbestekoak diren bi osagai. Eskerrik asko modu baten edo bestean lagundu duzuen guztiei, badakizue zeintzuk zareten.
  • Gorputz barrura sartzen zaizkizun gitarra riff-ak, bateria kolpe zuzenak, amorruz astinduriko baxu kordak eta ahots indartsu zein berezkoak biltzen ditu. Kantu sendoak uzten dizkigu “IXA” disko honek, musikalki amankomunekoak baina desberdinak haien artean. Abesti baten baitan ere, estilo musikal ezberdinen nahasketa topa ditzakegu diskoa entzuterakoan. Zuzenekoetan izerdia lehen minututik botatzen duen talde horietakoa da Solte, eta gogo, indar zein ilusio hori da estudiora eraman dutena.
  • Raggamuffin Kamarada – Erremixak lanerako, 6 erremixez eta 2 dub bertsioaz osatuta dagoena, Carlos Thunder, Thunder Clap sound system euskaldunaren ekoizle eta hautatzailea; Rlantz, Ziztada & Rlantz taldearen ekoizlea eta Aiaraldeko Soinu Sistemaren partaidea, Chalart58 ekoizle katalana, Radio Bemba edo Kinky Beat bezalako taldeen parte izan dena; Antxon Sagardui, Crudo Bilbaoren zigiluaren sortzailea; Kalen, Bartzelonan bizi den euskal ekoizlea eta Tejeren, taldearen gitarrista eta Cherry Boppers taldearen partaidea, laguntza jaso du taldeak.
  • “Raggamuffin Kamarada” Suaia eta Ama Rebel taldearen lehenengo lana da. Sei abesti eta lau dub ditu. Suaia eta Ama Rebel taldeak reggaeren sustraietara jo du Gorka Suaiak konposatutako kantak grabaketa batean islatzeko. Horretarako A-Lone Ark Muzik Studioko Roberto Sanchez ekoizlearen ezinbesteko parte hartzea izan du. Reggae klasikoen antzera, ederto uztartu dira Suaiaren kanten mezu zuzenak eta politikoki konprometituak, A-Lone Arken ekoizpenetan ohiko den roots estilo dotore eta melodikoarekin.
  • “Raggamuffin Kamarada” Suaia eta Ama Rebel taldearen lehenengo lana da. Sei abesti eta lau dub ditu. Suaia eta Ama Rebel taldeak reggaeren sustraietara jo du Gorka Suaiak konposatutako kantak grabaketa batean islatzeko. Horretarako A-Lone Ark Muzik Studioko Roberto Sanchez ekoizlearen ezinbesteko parte hartzea izan du. Reggae klasikoen antzera, ederto uztartu dira Suaiaren kanten mezu zuzenak eta politikoki konprometituak, A-Lone Arken ekoizpenetan ohiko den roots estilo dotore eta melodikoarekin.

Go to Top