• Proiektuan fikziozko bi pertsonaia horiek, laurogeita hamarreko hamarkadan Estatu Batuetan jorratu ziren soinuaren eta tematiken bila ibili dira. Abestietan jarrera lehiakorra, delinkuentziaren apología eta diruaren goraipamena egin dute eta Ipar Ameriketako HipHoparen klasikoei ere gorazarre egin diete hainbat erreferentzien bidez. Hori guztia euskal kultura eta bizimoduarekin nahastu dute G-FOLKa sortzeko prest, Californian sortutako G-FUNK (Gansgta funk) soinuaren omenez. Euren lehen lana ¨JAUNGOIKOA, DIRUA ETA ERRITMO ZAHARRA¨, arestian aipatutakoaren aldarrikapena diren zazpi abestiz osaturik dago. Erritmo gogor eta hitz gordinekin batera aurki ditzakegu kaleko bizimodua, drogen inguruan sortzen diren harremanak eta erraparen barruan tradizionalak diren “ego trip”a eta lehiakortasuna.
  • 11 abestiz osatutako proiektu hau lan oso pertsonala bilakatu da, non Endika Lahainek idatzitako hitzek gizakiaren izaera miatzen duten, eta Hawaiiano Kid-ek gehienbat eraikitako pasarte musikalekin bat egiten duten, modu honetan, sormenaren ohikunea suposatzen duen “XamanaK” disko honetarako atmosfera aproposak sortuz.
  • Lobo {otsoa} hainbat olerkien bilduma da. Olerki hauek atalka antolatutak daude. Lehenengo atala “Otso bakartia eta bere kumea” Kazuo Koike eta Goseki Kojima mangakak egindako lanean inspiratuta dago. Bigarrena, “El otro es nosotros” antzerki obrarako espreski egindako testuak biltzen ditu. Elkartasun helburuarekin egindako antzerki obra hau Ramun Bareak zuzendu zuen eta musikaren atala Nahiel Ibarrolak eta Endika berak osatu zuten. Hirugarren atalak, José Garran margolariak Bilbon egindako erakusketarako egindako olerkiak jasotzen ditu. Materia, guda, egitea, desegitea,… Azken atala, laugarrena, idazlearentzak azken urteotan garrantzitsuak izan diren olerkien bilduma. Jaiotzak, agurrak, dudak, biziraupena,…
  • Ermiñi Izaren "Euskaldun bat Ipar Korean" liburua.
  • Diskan zehar tristura edo iluntasunetik, alaitasunerainoko bidaia dela esan daiteke. Diskan zehar, kontzientzia hartzearen puntua erakutsi nahi da. Diskoaren oinarria, gizartean ematen den dualitatea dugu, amodio vs gorrotoa, gizon vs emakumea, jainkoa vs deabrua, gizakia vs natura… horrekin haustea da diskoan eman nahi den mezua. Guzti hau gaur egun bizi dugun errepresio eta politika bortitzen testuinguruan kokatuz eta gizakiaren argitasun eta iluntasunak erakutsiz.
  • Gelditu Da Denbora Kasernak 2021ean aurkezten duen bere lehen erreferentzia da. Azken urteetan kanta berriak sortzen ibili ondoren, 2020 urte amaieran diska grabatu eta orain bizkaitar hauen proiektu eta lan berria aurkezteko unea heldu da. Ohiko rock formazioarekin batera (bateria, gitarra ta baxua), saxoaren melodiak, DJ skratxak, sintetizadoreak eta ahots rapeatu zein melodikoak nahasten dira Gelditu Da Denbora lanean. Rock eta hip hopa oinarri hartuta, estilo desberdinak agertzen dira kantuetan, reggae, funk edo elektronikaren pintzelada batzuk, esaterako. Testuetan gai desberdinak jorratzen dira taldekideen kezka eta sentipenak adieraziz; batzutan gai politiko eta sozialen gaineko salaketa eta aldarrikapenak eginez, eta bestetan, bizipoza ematen dieten esperientziak goraipatuz. Nagusiki euskaraz eta gazteleraz abestu arren, testuetan alemana eta inglesezko lerroak ere topatuko dituzue, kolore eta ñabardura asko dituen lan baten aurrean gauden seinale.
  • VMME SAHAR, Maisha MC Euskal Herritik, Martera egin nahi duen bidaia da. Kaliforniako geltokitik botatzen digu Maisha-k 10 kanta hauek.

Title

Go to Top