Herriko plazetan euskal dantza eta musika sustatu eta gozatzeko asmoz sortu zan Beranduegi Erromeria. Arrigorriaga, Ugao, Zeberio eta Barakaldoko gazteek osaturiko talde hau 2018. urte hasieran hasi zan lehenengo pausuak ematen eta lehenengo kontzertua Ugaoko Herriko Tabernan eskeini zuten urte bereko maiatzean.

Ordutik hona gelditu barik dabilz taldeak herri batetik bestera eta hasiera baten taldearen egitura ezberdina izan arren, gaur egun Ainize Perezek (ahotsa), Mikel Markinak (ahotsa), Markel Garmendiak (kitarra), Kepa Huertak (kitarra), Asier Julek (baxua), Koldo Plazasek (trikitixa) eta Xabier Derteanok (bateria) osatzen dute.

Kontzertutan errepertorioa berritzen eta eguneratzen dihardute; erromeriako abestiak sartzeaz gain rock amerikarrari keinu bat egiten saiatzen dira ere. Laburbilduz, herriko jaietarako aukerarik onena da Beranduegi Erromeria!

Hurrengo kontzertuak

Sare sozialak