Lan osoan zehar, emakume eta herri honen parte izateagatik pairatzen diren zapalkuntza desberdinak azpimarratzen dira.

Ziztada&Rlantz  2017.urtean sortutako reggae-dub musika taldea da. Ahotsean Ziztada (Bilbo) eta baseen ekoizlea eta “dub maker”a den Rlantz (Amurrio) dira taldea osatzen dutenak. Disko bat argitaratu zuten “Egun hotzak” izenpean eta gaur bigarren lana aurkezten du taldeak: “Azken Argiak”.

Klikatu irudian diskoaren fitxa ikusteko eta deskargatzeko!

Klikatu irudian diskoaren fitxa ikusteko eta deskargatzeko!

Musikaren aldetik, Ziztada&Rlantz taldearen musika estiloaren oinarria “dub steppa”n dute baina Reggae musikaren esperimentazioagatik sortu zuen taldeak erregistro musikal elektronikoa, abestietan nabarmendu daitekeen moduan. Aurreko lanean erakutsi duten moduan, eta lan berri hau ez da atzean geratzen,  taldeak mezu ozenak erabiltzen ditu sortutako letra guztietan, kapitalismoa salatuz, gai sozialak salatuz eta jorratuz eta feminismoa goraipatuz.

Bi urte pasa dira Ziztada&Rlantz taldeak bere lehenengo lana publikatu zuenetik eta gaur urte hauetan prestatutako bigarren lana aurkeztu du bikote sortzaileak, 9 abestiz osatutako lana. Abestietan gazte, emakume eta herri honen parte izateagatik pairatzen diren zapalkuntza desberdinak azpimarratzen dira. Erlantzek base guztiak ekoiztuz eta Ziztadak letra eta ahotsean izanez, haserrea eta kontzientzia azaleratu nahi izan dituzte.

Disko berriak transmititzen duen indarra eta haserrea ere kontzertuetan nabarmen izango da, kontzientzia kritikoa transmititzeko aukera aprobetxatuz, baseekin bat egiten duen hausnarketa sustatzeko momentua izango du publikoak “jai” giroaz gozatzeaz aparte. “Azken Argiak” duen oinarria errepresioa eta zapalkuntza izango litzateke, baina azken argi bat ikusten da, izenak esaten duen bezala, kobazulo ilunetik irteteko ahalmena dagoela azpimarratzen da.

Diskoaren diseinua Marrabila Ilustrazioaren eskutik dator, portadaren originaltasuna eta kolorearen argitasunak, itxaropena transmititzen du, marrazkilari eta margolariaren imajinazioak lagunduta, letra eta diseinuaren arteko lotura lortu du.