Gazteen prekarietatea salatzeko abestia erabili du taldeak hilabete honen bukaeran argitaratuko duen lanaren aurrerapen kanta bezala: “Ikasi eta lan”.

Ziztada&Rlantz  2017.urtean sortutako reggae-dub musika taldea da. Ahotsean Ziztada (Bilbo) eta baseen ekoizlea eta “dub maker”a den Rlantz (Amurrio) dira taldea osatzen dutenak. Disko bat argitaratu zuten “Egun hotzak” izenpean eta gaur bigarren lanaren aurrerapen kanta aurkezten digu sortzaile talde honek.

Musikaren aldetik, Ziztada&Rlantz taldearen musika estiloaren oinarria “dub steppa”n dute baina Reggae musikaren esperimentazioagatik sortu zuen taldeak erregistro musikal elektronikoa, abestietan nabarmendu daitekeen moduan. Aurreko lanean erakutsi duten moduan, taldeak mezu ozenak erabiltzen ditu sortutako letra guztietan, kapitalismoa salatuz, gai sozialak salatuz eta jorratuz eta feminismoa goraipatuz.

“Ikasi ta lan” abestiak, gazteek pairatzen duten prekarizazioaren inguruko mezuak biltzen ditu, prekarietatea bermatzen duen hainbat aspektu bilduz bai letran bai irudietan. Gazteek eta orokorrean jendarteak bizitzan zehar pasa behar dituen egoera eta baldintza kaskarrak azaleratzen dira abestian, esklabutza paperak salatuz eta kapitalismoaren baitan gazteen duintasunaren zapalkuntza azpimarratuz. Irudietan, haserrearen transmisioa, paisaia apurtuak eta esplotazioa bermatzen duten hainbat makroenpresen irudiak agerian dira.

“Azken Argiak” ikusten ditugu iluntasunean eta hau izango da hile honen bukaeran sortzaile talde gazte honek aurkeztuko duen lanaren izena. Abestietan gazte, emakume eta herri honen parte izateagatik pairatzen diren zapalkuntza desberdinak azpimarratzen dira. Erlantzek base guztiak ekoiztuz eta Ziztadak letra eta ahotsean izanez, haserrea eta kontzientzia azaleratu nahi izan dituzte. Diska honek reggae dub registroa erabilita sortu izan da eta 9 abestiz osatuta egongo da.