Zeberioko taldeak Negu Gorriak edo The Clash taldeen funk eta rockaz gain, Rocio Jurado edo Julio Iglesiasen estilo horterak aldarrikatzen dituzte bere azken lan honetan, Ezpata Dantza split-diskoaren parte dena.

Klikatu irudian diskoaren fitxa ikusteko eta deskargatzeko!

Klikatu irudian diskoaren fitxa ikusteko eta deskargatzeko!

2012an sortu zen Bilbon. Etxahun eta Asier izan ziren taldearen aurrekariak prestatu zituztenak, eta gerora Tolo, Irati, Axier, Oskar eta Piarres batu zitzaizkien. Txandakako bateriak izan ondoren, Piarres da orain perkusio lanetan ari dena.

80ko hamarkadako talde euskaldun zein atzerritarren erritmoetan oinarrituta, Euskal Pop Erradikala aldarrikatzen dute. Horrela, entzuleari dantzatzeko eta abesteko aukera ematen diote. Pop-Rock musika zein iturri desberdinetako estiloak dituzte eragin, eta aniztasun horretan oinarritzen dira konposizioetan.

2015ean argitaratu zituzten lehen kantak Beta maketan Raúl Villán teknikari lanetan aritu zela. 2016ko udaberrian lehen diskoa grabatu zuten Garate Estudioetan Kaki Arkarazorekin. Urte horretan bertan Banden Lehiako irabazle suertatu ziren, eta 2017ko ekainean Leioako Pop-Rock lehiaketako hiru sari eskuratu zituzten: euskarazko kantarik onena (ERI, Zazkel. 2016), Pop talderik onena eta talde orokor onena. Estudioko bigarren diskoa 2017ko irailean publikatu zuten, Ez entzun.

Zazkel taldearen hirugarren eta azkeneko lanak “Estatu kolpea” du izenburua. Lan hau 4 abestiz osatutako lan laburra, Aizkorak Zorroztu taldearekin batera argitaratu du “Ezpata dantza” izeneko split diskoan.

Zeberioko taldeak Negu Gorriak edo The Clash taldeen funk eta rockaz gain, Rocio Jurado edo Julio Iglesiasen estilo horterak aldarrikatzen dituzte bere azken lan honetan, Ezpata Dantza split-diskoaren parte dena. Aipatzekoak dira metrika karratuetatik aldentzen diren konpasak, eta azpimarratzekoak sanple eta erritmo kutxekin sortutako bateria lerroak. Dantzarako erronka berria proposatzen dute Zeberiokoek. Kulturaren merkantilizazioaren aurka egiten du taldeak GPK-ko partaideen laguntzarekin. Horrez gain, transzendentalagoak diren hitzak eta musika talde baten eguneroko gora-beherak agerian uzten dituen gaiak dakartza.