MAITASUNAREN BILDUMA aurkeztu zuen taldeak 2020ko abenduan eta euskarazko raparen historiaren diska garrantzitsuenetako bat bihurtu den lan honekin, artefakto audiobisualak iragarritzen ibili dira, gaurkoan, lan honetan aurkitu dezakegun “Soul Food” abestiaren bideoklipa.  

Arrano Pertxa raperoa eta Lengu Iluna ekoizlea elkarrekin dabiltza 2017 urte geroztik euskarazko rap proiektu honetan. Letra erasokorretan eta Europako hizkuntzarik zaharrenean sekula entzun ez diren gaietan datza bikote honen originaltasuna. Hori guztia Lengu Ilunak sortutako musikaren gainean: G-Folk izendatu duten soinu propioa garatu dute, rap klasikoa eta euskal folklorea uztartuz.

Pasa den urteko abenduan, “Maitasunaren Bilduma” aurkeztu zuen Bilboko bikoteak (Taupaka, 2020). 12 kantetan testu pertsonalagoak eta soinu garbiago eta erlaxatuagoak jorratu dituzte lan honetan eta beraien nortasunaren adierazgarriak alboratu barik, aurreko bi lanen garapenaren ondorio argia bilakatu da azken lan hau.

Gorabehera emozionalen istorioa da bilduma. Arrano Pertxak bizitzako kontu garrantzitsuez eta kontraesanez gogoeta eginten du. Bide horretan maitasuna modu organikoan azaleratzen da, eta familiari, ingurukoei, musikari eta jakintzari dien maitasunean islatzen da.

Gaur aurkeztu berri duten “Soul Food” lirik bideoa Arrano Pertxaren haurtzarora ekartzen gaitu, bere oroimina mahai gainean jarriz. Musika arimaren elikagaia izan daitekeela argi eta garbi utzi du taldeak eta hori adierazi du Lengu Ilunak ekoizpen honekin, soul hutsa. Imanol Lowren kitarrarekin egindako moldaketekin abesti borobila aurkezten digute.

Lirikbideoa Lengu Ilunaren lana da baita ere. bideojolas arkadeen tematikarekin beste garai batzuetako nostalgia hori ekarri nahi digu.