Klikatu irudian liburuaren fitxara joateko!

Klikatu irudian liburuaren fitxara joateko!

JO TA KE liburu ezberdin bat da. Futbola, bere protagonisten istorioen bitartez, herriari, kaleari, bere jendeari bueltatzeko saiakera bat da liburua.

Rayco Sanchezek Bilbon jaiotako gizarte hezitzailea da. Norte Apache rap taldearekin batera, 4 disko eta EP bat argitaratu du eta Euskal Herrian ez ezik, Buenos Aires, Paris, Madril eta Bartzelonan ere aukera izan du sortzaileak zuzenekoak eskeintzeko. Raycok ere, ekitaldi ezberdinen aurkezle gisa aritu da eta telebistako hainbat solasaldietan parte hartu du.

2016.urtean mikroa alde batera utzi eta istorioak idazteari ekin zion Raycok, “Opio errebeldea: futbola, iraultza eta gizarte aldaketa” liburua argitaratuz (Taupaka Elkartea, 2016). Liburu honetan, futbola, harmailak, futbolariak, entrenatzaileak, bidaiak eta futbol zelaiak, gizarte aldaketarekin zerikusia duten 40 istorio batzen ditu.

Bere beste pasioetako bat, bere ogibidea bere gizarte egonezinekin lotzea da. Era honetan,  futbola eta hip-hop-a elkartuz, inklusio tailerrak, baloreen lanketa, gatazken konponbidea, etab jorratu izan ditu.

Opio Errebeldea ekimen soziala, kulturala eta hezitzailea da, futbolaren ezaugarri eraldatzailea konpartitu eta indartu nahi duena. Sortzaileak futbola heziketa tresna bezala, askatasun praktika bezala eta injustizia sozial eta politikoak salatzeko bozgorailu bezala ulertzen du.

Gaur Raycok aurkezten duen liburu berri honetan, futbola herrira, kaleetara eta bere jendeari itzultzeko saiakera bat da, bere protagonisten istorioen bitartez: Oier Sanjurjo, Unai Bustinza, Ainhoa Tirapu, Manu García, Mikel Alonso, Irene Paredes, Anaitz Arbilla, Leire Landa…baita gure herrian geratzeko etorritako jokalarienak ere, Bojan Krkic edota Rubén García. Jokalari hauek haien esperientzia eta bizipenetatik gai ezberdinak kontatuko dizkigute: nola den kapitaina izatea, arbitro lanak, etxetik kanpo bizitzea, giza proiektuetan parte hartzea, bitxikeriak, konpromezuak, politika…eta askoz ere gauza gehiago.

Lan honen helburu nagusiak, gizatasuna eta enpatia aldarrikatzea dira, merkatilizatu eta polarizatutako kirol honetan, non pertsona guztiak adituak dirudite.

Laster deskargatzeko aukera!

“Pertsona guzti hauek, eraldatze indar bat izan nahi badugu, garen moduan aurkeztu beharko ginake, garen moduan, maskararik gabe”. Eneko Bóveda