Irailak 11 izeneko abestiaren bideoklipa aurkezten du Kaserna taldeak martxoaren 10ean, bere lehen estudioko lana izango den “Gelditu Da Denbora” diskaren aurrerapen gisa, datorren martxoaren 17an argitaratuko dena Taupaka Elkartearen bitartez.

Kaserna 2020an Bizkaian osatutako taldea da, taldekiedeek aurretik osdatzen zuten Mr Pongo proiektuarekin amaitu ondoren. Formazio aldaketak eta estiloaren garapen nabarmenak, proiektu berria osatzera bultzatu zituen taldekideak, eta honen guztiaren emaitza dira Kaserna eta bere Gelditu Da Denbora lana. Rock eta hip-hopaz bustitako lana da, reggae, funk edo elektronika tantatxoekin zipriztinduz.

Kostako Vibes eta Tiro Pun Ekoizpenak izan dira bideoaren ekoizleak, Bermeon haien kaserna generala kokatuta daukaten musikagile eta bideogile trebe eta nekaezinak. Ikusentzunezko lan honetan ederto jakin dute barnebiltzen gaiak eta soinuak eskatzen zuten krudelteasuna eta baita taldekideok berezko duten umorea.

Hainbat lagun konplizerekin batera Bilbon grabatua 2021eko urtarrilean, Irailak 11 bideoklip hau Kaserna taldea eta haien Gelditu Da Denbora lana ezagutzeko modu aparta da.