GELDITU DA DENBORA Kaserna taldearen lehenengo lana martxoaren 17an argitaratu zen eta gaur, hilabete beranduago, lan berri honetan aurkitu dezakegun “Esna” kantaren bideoklipa aurkezten du taldeak.   

Esna izeneko abestiaren bideoklipa aurkezten du Kaserna taldeak gaur, bere lehen estudioko lana “Gelditu Da Denbora” diskan aurkitu dezakegun kanta.

Kaserna 2020an Bizkaian osatutako taldea da, taldekiedeek aurretik osdatzen zuten Mr Pongo proiektuarekin amaitu ondoren. Formazio aldaketak eta estiloaren garapen nabarmenak, proiektu berria osatzera bultzatu zituen taldekideak, eta honen guztiaren emaitza dira Kaserna eta bere Gelditu Da Denbora lana. Rock eta hip-hopaz bustitako lana da, reggae, funk edo elektronika tantatxoekin zipriztinduz.

Esna bideoklipa egiteko, eskarmentu handiko Kostako Vibes eta Tiro Pun Ekoizpenak Bermeoko bideogileengana jo dute berriro, Irailak 11 bideoklipean egin bezala. Gainera, oraingoan irudietan taldekideak agertu ordez Jontxu Martínez Zarrabeitia aktorea ikusteko aukera izango dugu, hiru pertsonaia desberdin interpretatzen dituelarik.

2021eko otsailean grabatua, Bermeon, Esna abesti eder honen bideoklip honekin taldearen heldutasun musikala dastatu ahalko dugu.