Ohiko rock formazioarekin batera (bateria, gitarra ta baxua), saxoaren melodiak, DJ skratxak, sintetizadoreak eta ahots rapeatu zein lirikoak nahasten dira Kaserna taldeak martxoan argitaratutako Gelditu Da Denbora lanean. Rock eta hip hopa oinarri hartuta, estilo desberdinak agertzen dira kantuetan, reggae, funk edo elektronikaren zertzelada batzuk, esaterako.

Ekainak 23 honetan Kasernak hirugarren bideoklipa aurkezten digu, Gelditu Da Denbora (Taupaka Elkartea, 2021) estudioko lana aurkezteko. Rausch abestiaren txanda da oraingoan, udako jai giroa eta lagunarteko bizipenak ospatzeko kantua.

Pop eta elektronika ikutuak somatu ahal dira Rausch kantuan, beti ere taldearen ohiko estiloetatik abiatuta, hau da, rock eta hip-hopetik, hain zuzen. Martxoan kaleratutako Gelditu Da Denbora diskoan topatuko ditugun 8 abestietatik, honako hau kanta dantzagarriena dela azpimarratu nahi izan dute taldekideek.

Martxoan Irailak 11 abestiarekin eta apirilean Esna abestiarekin egin bezala, ekainean aurkezten duten bideo honen grabazio eta edizioa Kostako Vibes eta Tiro Pun Ekoizpenak Bermeoko bideogileen esku egon da. Bideoklipean Obarre baserriko lagunekin maiatza erdialdean ospatutako jaialditxo xume batean hartutako irudiak ikusten dira, egunerokotasunetik eta lana/ikasketak esklabutzatik ihes egiten duen oasi txiki eta eder batetik, beraz.

Eta hain zuzen ere halako bizipen, momentu eta espazio askeen alde lan eta borroka egiten dutenei eskaini nahi diote Kasernatarrek kantu hau.

Aunque quieran borrar nuestra sonrisa

Seguiremos en pie, no tenemos prisa

Aprendimos a bailar sobre el fuego

Eo, eoooo!!