Klikatu argazkian abestia deskargatzeko!

Herrima, Suaia eta Lahaine bikotearen talde musikal berria dugu. Hip-Hop-aren formatu klasikotik haratago doan proiektua, non zuzenean jotako instrumentuen presentzia eta pisua nabaria den.

2014. urtean, Gorka Suaia (Gasteiz, 1982) eta Endika Lahainek (Barakaldo, 1982), Venezuelan ospatu zen Bolibartar Abestiaren Jaialdian parte hartu ostean, Suaia eta Lahaine taldea osatzea erabakitzen dute, Taupaka elkartearen laguntzarekin “Herrima” diskoa kaleratuz 2015eko urtarrilean. EP honetan hip-hop-a eta elektronika beraien klase kontzientziak azalarazten duen amorruarekin nahasten da.

Lan hau hainbat zuzenekotan defendatu ostean, indarrak beste proiektuetara bideratzen dituzte, 2019. urtean proiektua berreaktibatzea erabakitzen duten arte. Oraingo honetan partaide berriak gehitu dira bidaia honetara; Xixo (Cherry Boppers taldearen perkusionista), Pagaza (kitarra, trikitixa) eta Markel Andia (dj eta samplerrak Suaia eta Ama Rebel taldean). Formatu berri honi “HERRIMA” izena jarri diote; “herriaren errima”.

Lehenengo single-a “Chicago Boys” aurkeztu ostean, gaur “KOMANDO” abestia aurkezten du taldeak, bandaren fusioa indarra hartuz.

EHan emango dituzten kontzertuak kaleratu dituzte eta laster informazioa gehiago zabalduko du taldeak!