Arrano Pertxa eta Lengu Iluna taldeak abesti bat aurkeztu berri du gaur bideoklip baten laguntzaz: “Requiem”.

“Requiem” abesti honetan, aurretik sortzaile taldeak argitaratutako “Leun” eta “Euskalabria” abestiekin egin duten legez, Salvatore Macheda sanpleatu egin dute eta Kalabriako soinuaren trilogia moduan definitu dute, trilogiari bukaera emanez.

Abestian, bikoteak argi eta garbi utzi nahi izan du erabiltzen duten kodea ez dagoela pertsona guztientzat eginda.

Abestiaren ekoizpena Lengu Ilunak egin du eta letraz Arrano Pertxa arduratu da. Nahasketa, grabazioa eta masterizazioa Lenguk burutu du eta bideoaz biok elkarrekin arduratu dira.