Ziztada & Rlantz reggae dub taldea da, 2017an sortua. Ahotsean Ziztada (Bilbo) eta Rlantz (Amurrio) base ekoizlea eta “dub maker”a dira taldea osatzen dutenak. Sound system munduan sartzeko grinatik hasi zen proiektua, ikusiz, Euskal Herrian ez zela erregistro hau lantzen zuen talde askorik eta hare gutxiago euskaraz eta emakume bat protagonistatzat harturik.

Klikatu irudian diskoaren fitxara joateko!

Klikatu irudian diskoaren fitxara joateko!

Musika propioa sortzen dute, letra alternatiboak eta erreibindikatiboak izanik oinarri, nahiz eta azkenengo lanean sentimendu eta ideia pertsonalak azaleratzen diren. Hiru disko argitaratu dituzte jadanik; “Egun Hotzak” (2018) eta “Azken Argiak” (2020), eta azkenengoa “” (2021) izenarekin.

“KSMS” (kosmos) du izena albumak, abestiek, bai musikak eta baita ere letrek, kutsu “espaziala” duela aintzakotzat hartzen dutelako, hau da, erritmo lasaiak eta utopikoak diren letrak munduko errealitatetik kanpo eraman dezakelako entzulea. Beraz, kanpo espazioarekin du lotura lan honek, entzun bitartean hausnarketarako tokia eraikitzen baita, bake sentimendu eta sentsazio lasaia transmititzen da eta horren ondorioz, mundu barneko estresa gogorarazi ordez, unibertsoaren lasaitasuna, iluntasuna eta handitasuna gogorarazten du.

“KSMS” lan berria, 5 abestirekin osatu den EP labur bat da. Musika estiloari eta ahotsari dagokionez, guztiz desberdina dela ziurtatzen dute taldekideek; Lo-fi, Reggae eta R&B genero musikalekin lotura du, baseak eta ahotsak aurreko lanei konparatuz askoz ere melodikoagoak dira “rap” kutsua kenduta, eta letra pertsonalagoak jorratu dituzte oraingoan.

Erreferentzia anitz izan dituzte lan honetan, batez ere R&B eta Vapor Dub musika estiloarekin zerikusia dituzten artistak (Biga Ranx, Damé eta Jorja Smith esate baterako). Letretan, musikak transmititzeko duen indarrari eman diete garrantzia, utopian edo ametsetan sarturik, burutik irten diren ideiek ere abestien zati handi bat hartzen dute.

Beraz, lan honekin, entzuleak harritzera joko dute, proposamen berri eta moderno bat mahai gainean jarriz, estilo erlaxagarri baten bidez publikoaren hausnarketa pertsonalak sustatu nahi duten musika eskainiz.

EP-a bideoklip formatuan ere kaleratu da, 5 abesti hauen jarraipen oso bat izanik, hau da, bideoklipa, 5 abestien lotura da, bideo bakar baten bidez, istorio honetan sartzeko aukera emanez entzule orori.