Gilkitxaro antzerki taldeak 1996an Deustuko Gaztetxean bere ibilbidea hasi zuen. Garai horretan gazte koadrila batek osatzen zuen kolektiboa. Horrela, baina, Ane Zabala eta Galder Perez geratu dira taldeko kide egonkorrak bezala, The Kuñaus bikote artistikoaren ezinbesteko supportarekin.

Askatasuna eta komedia dira taldearen egiteko motoreak. Askatasuna sormenenean eta antzezteko unean, egitura komertzial edo instituzionalekin inongo loturarik gabekoa izan ohi da jarduna. Askatasunak ere, justizia sozialarekin betera taldearen lanen ildoa izan ohi da. Hau guzti komedia landuz. Komedia maitatzeaz gain ikusleengana gerturatzeko tresnarik erangokirrena dela sinesten jarraitzen dute. Agertokiak ohikoan espazio askean izan ohi dira gaztetxe, elkarte eta tabernak bezala. Dena dela, aritzen dira kultur etxe eta bestelako tokietan. Gilkitxarok egiten duena ez da antzoki handietako teatroa, leku txikietarako komedia handiak baizik.

Asko urte hauetan hamaika antzezlan sortu izan dituzte “Honolulu, leku bat” edota “8 begi” esate baterako. Beste sortzaile batzuekin elkarlana
egitea maite dute, “Mirande Kabareta”; kasurako, Edorta Jimenez, Txuma Murugarren eta Rafa Acevesekin batera sortu zutena. Gaizka Sarasola
lagunak haientzat beren-beregi idatzitako lana muntatu zuten: “Urak ttiki dire”. Taldeak sortutako azken lanean artean azpimarratzekoak dira “Adarretatik Zintzilik” da, 2015aren bukaeran estreinatutakoa eta Aiora Sedanorekin sortu zuten Bibote Gorriak taldearekin “Off The Record” Horren ostean “Morbus Operandi” antzezlana osatu zuten. 2019ko abenduan, Durangoko Azokako Szenatokian “ETAren agiri bulegoa” estreinatu zuten.

Bideoa

Hurrengo emanaldiak

Ikuskizunak

Sare sozialak