XATIRO

XATIRO 2018-04-13T19:08:09+00:00

Unai Hernandez Unda (Bilbo 1983), Xatiro ezizenarekin hasten da raparen munduan 2003.urtean Kukutza III gaztetxearen entsaio lokaletan. Lokal horietan, Fenomenos de la Naturaleza (FDLN) rap taldea sortzen da eta Xatiro rapa entsaiatzen hasten da taldearekin, musika estiloa frogatuz.

2004.urtean talde horren parte bilakatzen da eta taldearekin 3 diska grabatzen ditu. Nahiz eta taldearen abesti gehienak erdaraz izan, Xatirok, euskarazko letrak konposatzen hasten da eta bere taldea animatzen du rapa eta euskara uztartzera.

Sortzaile honek, nahiz eta gehienetan erderaz rapatzen entzun dugun, beti izan du euskaraz rapeatzeko grina eta oso zaila egiten zitzaion taldearekin bai bere estiloa sustatzea ( ironia, sarkasmoa eta umore baltza) zein ama hizkuntzaz abestiak sortzea beste gauza askoren artean.

2012.urtean, Arte ederretan lizentziatu bezain pronto, taldea uztea erabakitzen du (urte bat geroago, taldea behin betiko desegiten da) eta lasaitasun osoz, bere bakarkako lehenengo lana izango diren letrak idazten hasten da, bakarkako lan bat egingo duela oraindik jakin gabe.

Beste aldetik, laburmetraiak egingo ditu, Lekeitioko Zine bilerako amateur. 2 saria irabazten eta Santurzine zine bilerako maila berbereko beste sari bat irabaziz Unai Unda izenarekin.

Hilabeteak pasa ahala, Undak, oso argi dauka bere bakarkako lana nola bideratu nahi duen, hau da, pelikula baten forma eman nahi dio bere hasiera, korapilo eta amaierarekin. Aldi berean, zein motatako bideoklipak egin nahi dituen pentsatzen hasten da lehenengo bozetoak marraztuz.

Xatirokeriak diska (Aresan eta Ruben G. Mateos ekoiztuta) 2016ko Apirilan plazaratzen da eta, lanarekin batera, berak zuzendutako lehenengo bideoklipa: Irteera bakarra. Hortik aurrera orain arte, bere bideoklipen zuzendari, ekoizle eta muntalaria da eta bideoak Euskal zine bileran eta Kaostika festibaletan proiektatuak izan dira.

Bideoa

Hurrengo kontzertuak

Diskografia

Sare sozialak

Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago] ACEPTAR

Aviso de cookies