Mr. Pongo taldea 2016.urtean sortutako sortzaile ezberdinen taldea da, reggaea ardatz izanda, beste estilo musikalen fusioak jorratzen ditu taldeak beldurrik gabe, hala nola, pop-rock doinuak eta funky erritmoez koloreztatutako abestiak.

Taldeak, musika, aldarrikapenak egiteko tresna moduan erabiltzen du, testu eleanitzak eta poetikoak erabiliz, ekintza zuzenera pasatzeko deia zabaltzen du.

2017.urtean taldeak bere lehenengo lana argitaratu zuen “Mr. pongo Band” (Taupaka Elkartea, 2017) eta hainbat kontzertu eskeini dituzte Euskal Herriko txoko ezberdinetan.

Ordutik, taldea ez da geldirik egon eta formazio berria osatu duten arren, bere lan berriaren diseinuan lanean daude.

Taupaka Elkartearen “Ezagutzen” atal honetan, Mr. Pongo taldeak eduki duen bilakaera ezagutu ez ezik, bere lan berriaren prestakuntzan egongo diren berrikuntzak aurkeztu dizkigu taldeak.

#KulturaAskea