Nizuri Tazuneri taldea Norzzone eta Fani Donostiako raperoen eta Nasty Bilbaoko Hawa eta Maisha MC produktoreen proiektua izan da. Taldearen izena “Nizuri Tazuneri” hitz joku estrategikoa da: “nik zuri eta zuk neri”.

Fani eta Norzzonek askotan azaldu dute euskaraz sortutako rapak esaldi berdina jasan duela: “el rap en euskera suena a chino” eta esaldi horri buelta eman zion taldeak “el nuestro suena a japonés”. Era honetan, euskara eta japonieraren arteko hitz jokoa eginez, 2014.urtean lehenengo maketa aurkeztu zuen bikoteak “Japanesence”. Maketa honetan nabari daiteke abestien titulu guztiak japoniera kutsua daukatela.

Klikatu orrian diskoaren fitxara joateko!

2017.urtean, taldeak bere lehen lan fisikoa argitaratu zuen, “Musika ala hil” (Taupaka Elkartea, 2017) izena hartu zuena eta Norzzone eta Faniren mezu ozenak entzutetik aparte, japoniera eta euskararen arteko hitz jokoak egiten jarraitzen zuten esamoldeen bitartez.

Lan berri honetan, Donostiako bi sortzaileek, azaldu egin nahi dute jendarte berri batean, sentsibilizazio berritzailea eskeintzeko asmoz, errenazimendu metaforiko batera gonbidatzen gaituzte. Honetan, “zahar eta berri”-aren zubi bat sortuz, trantsizioa gainditzeko asmoz, ez dute artearen errenazimendua bilatzen baizik eta sortzaileak izaki berri batean bihurtzea artearen bidez.

Errenazimenduarekin kontaktatuz, lan berri honen estetika, “El Greco” errendimendu piktorikoan oinarrituta dago, “El caballero con la mano en el pecho” obraren dekonstrukzioa eginez. Eta zergatik “El Greco”? Norzzone eta Fanik adierazten dute “artista atenporala izan dela, eta, nahiz eta bere lan artistikoaren helburua eredu zaharren kontra matxinatzea izan, ez zion sorbalda eman sormenaren bihotzkada berriei.

 

Nizuri Tazuneri taldeak, bihotzakada hori jarraituz, sormen iraultzailearen militanteak bihurtzen dira eta etorkizunari uko egin gabe, iraganeko trapu zaharrak eta kodigoak atera eta horiek atzean utzi eta gainditu dituzte. Lan berri honetan 7 bekatu kapitalak eta haien kontrakoak islatu nahi izan dituzte, horregatik 14 abeztiz osatutako lana argitaratzen dute. “Zazpi” gaur egungo errealitate sozialen sakontasun eta ikerketa kritikoak dira, “mundua ez delako artearekin aldatzen, artea izaten baita pertsonak aldatzen dituenak”, horrela jaio zen “Zazpi”. Lan berri hau gaur bertan aurkezten du taldeak Durangoko Azokan eta diskoa Taupaka Elkarteko stand-ean topatu daiteke.