2017ko martxoan aurkeztu zuen sortzaile taldeak bere “Musika Ala Hil” diskoa, gaur ia urte bat pasatuta, bideoklip berri bat kaleratu du taldeak.

“Nizuri Tazuneri” basakeri gramatikala (nik zuri eta zuk neri), hitz joko estrategiko bat da. Euskerak rapan barrun beti jasaten zuen esaldi berdina: “el rap en euskera suena a chino” ta honi Norzzone ta Fani erantzuten zuten: “a chino no, el nuestro suena a japo (japoniera)”, eta horrela hasi zuten euskera ta japonierazko arteko hitz jolasak. “Japanesence” (2014 Nastybilbao) bere lehenengo maketaren abestietako izen guztiak Japonierazko kutsua daukate.

2017ko martxoan kaleratu zuen taldeak bere “Musika Ala Hil” diskoa, hamaika kantuz osatutako LP bizia eta indartsua.

2017.urtean, diskoan agertzen diren “Gustuko”, “Neresuku” eta “Japaiera” abestien bideoklipak aurkeztu zituzten. Gaur, bere diskoaren urteurrena helduta, “Hikatazuka” bideoklipa aurkezten du taldeak.

Bideoklip hau, 2017. urteko uztailean izan zen grabatua San Telmo museoan eta Arrigurik arduratu da bideoaren irudiak hartzen eta editatzen. Bideoklipa, San Telmo museoan bertan aurkeztu zuen taldeak 2018ko urtarrilaren 12an, gaur publikoari zabaltzen diote. “Hikatazuka” abesti honetan, euskaldunek musika elektronikoan eta erritmo berrietan murgilduta, elkarlanean, askatasunez eta era parekidean eraberritzearen mezua zabaldu nahi du taldeak.