Klikatu argazkian diskoaren fitxa ikusteko eta diskoa deskargatzeko!

Mushkum taldeak bere bigarren lana aurkezten du gaur “Nire totem animalia” taldearen esentzia naturala barne hartzen duena, soinu eta produkzioan egitura berriak esperimentatuz, haiengan influentzia izan duten estilo musikal ezberdinak bereganatuz eta taldearen nortasun seinale bihurtuz, rock akustiko fronterizoa.

Mushkum taldea 2016.urtean jaiotzen da, Luis Vilen eskutik, Juncal Altzugarairen ahotsari musika jartzeko. Proiektua idei batetik sortzen da eta denbora pasa ahala, zentzua eta forma hartzen doa. Proiektuari, Luis Vilen bizitza musikalan egondako Josean Valle batzen zaie sortutako musikari pianoa gehitzeko eta Amaya Monleón, dantzaren mundutik datorrena eta Mushkum proiektuari perkusioak gehitzeko eta zuzenezkoetan dantza performanceak inprobisatzeko. Laurak Mushkum musika taldea osatzen dute, berezko nortasuna duen taldea, estiloan bakarra egiten duena, musika artearen begi lerroa bilakatuz.

“Nire totem animalia” soinu eta irudiaren eboluzioa ekartzen du, diskoan ikusi daitekeen moduan, taldeak ezaugarri hori osatu dezakeen soinu berrien ikerkuntza lanetan ibili delako. Lan berri honetan, Nick Cave, Tom Waits, Leonard Cohen eta aurreko lanean entzun daitezkeen hainbat sortzaileen influentziak estimatu daitezke, baina, lan berri honetan, soinu ortodoxo eta oldarkorragoak gehitzen dira, perkusio primitibo eta obsesiboak eta ahots zein koruetan, produkzio lan handiagoa nabaritu daiteke, lan hau abentura berezia bilakatuz.

Taldeak lan berri honen aurkezpen bira maiatzan hasiko du, aurkezpen kontzertua maiatzaren 13an, igandea, arratsaldeko 19:30etan Burubio Kultur Elkartean (Amurrio) izanik.