Bizkaiko seikoteak Live Session bat aurkezten du. Bost abesti biltzen dituen zuzeneko saio honek, bideo formatua izango du.

Pasa den urtean beraien lehen lan diskografikoa Taupaka Elkartearekin batera argitaratu arren, musikari hauek ez dira geldirik geratzen. 20 minutu inguruko lan berri bat prestatu dute, zuzeneko kontzertu baten bideo grabazioa hain zuzen. Bertan diskan argitaratutako kanta batzuk aurkitu ahal ditugu eta baita bi abesti berri. Izan ere, musika estiloak bira txiki bat eman du 2018 urte honen hasieran, soinu jamaikarrak guztiz utzi gabe, funky-hop deitzen dioten estiloa jorratuz.

Amurrioko Burubio Kultur Elkartean egin zuten grabazioa apirilean. Soinuaren grabazioaz Egoitz Palacios (Sustraiak Records) arduratu da, eta nahasketak ordea Iker Arana (Mr. Pongo Band)-ren esku geratu dira. Bideoaren errealizazioa, ordea, 2.35 produktorak egin du, haien ikutu magikoa emanez lanari.

Mr. Pongo Band indartsu dator aurten!