Abeslari bizkaitarraren bideoklipa Tiro-Pun ekoizpenak-eko sortzaileek egin dute.

Gatom Bermeoko raperoak, martxoaren 20an argitaratuko du bere lan berria “Kostako Vibes – Binomio” (Taupaka Elkartea, 2018) izena hartuko duena eta horretarako, gaur, aurrerapen moduan, diskoan agertuko den abesti baten bideoklipa aurkezten du: “Gure lurre”.

Gatom Bermeoko rap abeslariak, 2010.urtean sarbidea izan zuen musika munduan, urte horren bukaeran bere lehenengo maketa aurkeztuz. Handik aurrera, hainbat lan argitaratu ditu euskeraz eta gaztelaniaz.

  1. urtean, autoekoizpenaren aldeko apustua egin zuen sortzaileak eta Dj Akabarekin batera “Esnea hil gazta tiro pun” diskoa sortu zuten, 2015.urtean argia ikusi zuenak.

2016.urtean, Bermeoko rap abeslariak estilo aldaketa egin zuen eta rap eta reggae doinuetan murgildu zen urte bukaeran 14 abestiz osatutako lana aurkeztuz “Kostako Vibes”.

2018.urtean, Gatom sortzaileak, “Kostako Vibes – Binomio” lana aurkeztuko digu martxoaren 20an, hamaika abestiz osatua egongo dena eta rap eta reggae doinuak uztartzen dituena. Lan hau, Bermeoko rap abeslariak 2016. urte bukaeran aurkeztu zuen “Kostako Vibes” lanaren bigarren atala edo “b” aldea da, jendartean islatzen den binomio edo dualitateari erreferentzia egiten diona.

Lan berri honetan, sortzaile ezberdinen kolaborazioak izan ditu eta sortzailearen aburuz “tristura eta iluntasunetik, alaitasunerako bidai bat da”.

“Gure lurre” bideoklipa, Tiro Pun ekoizpenak egin du eta Bermeoko portuan grabatu egin da. Abesti honetan, gizakiak planetan eragiten duten eraldaketari egiten dio erreferentzia. Horregatik, abesti honen bitartez, “kontzientziak piztu nahi dira, goiko esferetatik eskatzen dutenari uko eginez eta energia askea garela bultzatuz”.