Taldeak bere lan berriaren “Jaungoikoa, dirua eta erritmo zaharra” hirugarren bideoklipa aurkezten du.

Arrano Pertxa eta Lengu Iluna taldeak urtarrilan aurkeztu zuen bere lan berria “Jaungoikoa, dirua eta erritmo zaharra” (Taupaka Elkartea, 2018) eta gaurkoan “Thug life, basque life” bideoklipa aurkezten du, Etchecoy anaiak egindako bideoa, Lengu Iluna abestiaren ekoizpenaz arduratu dena eta letra Arrano Pertxaren sorkuntza delarik.

Disko osoak laurogeita hamarreko hamarkadan Estatu Batuetan egiten zen soinua eta tematikaei omenaldi xume bat egiten du.

“Thug life, Basque life” abesti honetan, Euskal Herrian drogak eta delinkuentziaren bizimodua islatu nahi izan du taldeak.