Arrano Pertxa eta Lengu Iluna taldeak 2019.urtea bideoklip berri batekin hasi du “Ezinaren atzetik”. Abesti berri honekin, 2019.urtean taldeak izango duen lan eredu berria aurkeztu nahi du.

Urko Gonzalezek (FDLN talde ohiaren MCak) eta David Rodriguez a.k.a. ELADOSKUROk (LA BANDHA DEL PATIO taldeko ekoizleak) 2016an elkarrekin Kid MIDI & Bang!Vega lana argitaratu eta gero, ARRANO PERTXA ETA LENGU ILUNA proiektua sortu zuten eta 2018.urtean bere lehen lan fisikoa argitaratu zuten “Jaungoikoa, dirua eta erritmo zaharra” (Taupaka Elkartea, 2018).

2019.urte honetan, taldearen lana disko oso bat argitaratzea ez izan arren, bi hilabetero single bat argitaratuko du taldeak. Musikaren aldetik Lenguk, Kalabria eta Siziliako folk abestiak sampletik pasatu ta gero, Reakwon edo Kool G Rap-en antzeko “Mafioso Rap” soinuan sartu da. Funk soinu freskoak eta hainbat esperimentu ere entzungo dira, baina batik bat G-Folk soinua izango da nabari berriz ere. Letrei dagokionez, Arranoren hitzetan jarrera eta konfidantza da gehien esaten duena. Berriz ere kaleko ilunetako kontuekin, punchline gogorrak eta lirika gordinekin.

“Ezinaren atzetik” bideokliparen ekoizlea Lengu Iluna izan da, hitzak Arrano Pertxarenak dira eta bideokliparen ardura Unai Undak hartu du.

Benetako G-FOLK soinua rock&roll talde batekin? Arrano eta lenguren eskuetan utzi, ezinaren atzetik doaz betidanik….

G-FOLK FOREVER.