Orain dela urte batzuk klown mundua ezagutu eta ordutik aurrera ez gara lehenagokoak izan. 2012 urtean sudur gorria jantzi eta Puski eta Txurruski bihurtu ginen, nahiz eta aurretik urteak generamatzan hainbat pailazokerietan murgilduta.

Psikologia eta hezkuntza mundutik gatoz, eta umore klabean balore desberdinen lanketa burutzen dugu: euskara, parekidetasuna, bizikidetza, kulturartekotasuna…

Haur eta helduen gozamenerako… ilusioz beteriko abentura dugu eskuartean eta zuekin konpartitzeko irrikitan gaude!

Txiki eta familientzat:

  • Puski eta Txurruski haur eta familientzako pailazoak.  Puski eta Txurruski barre laborategian, Puski eta Txurruski Klownmunikatu fest, Puski eta Txurruski elkarrekin des-jolasten, Puski eta Txurruski Mariskirekin
  • Kontu kontari. Ipuin kontaketek mundu magikoetan murgiltzeko aukera ematen digute. Matriuskaren zirkoa aukera paregabea da zirkoaren alde ezezagunak ezagutu eta gure irudimenaren mugak apurtzeko.

Txiki eta helduentzat:

  • Sudurbirak. Txikienetik handienera. Familientzako naiz koadrilentzako sudurgorriek gidatutako kalejirarik lotsabakoena. Froga eta sorpresaz beteriko kale animazioa.
  • Bingo Txouuu! Gure lagun sudurgorriek Bingo parte-hartzaile eta umoretsu honetan jokalaria protagonista bilakatu eta hainbat sorpresa ekarriko dizkigute. Jaietan, lagunartean, sobremesa egiteko modu paregabea. Ez duzu inoiz horrelakorik topatu… biiiiiiiingo!

Helduentzat:

  • Barra atzetik. Maritxuk urte asko daramatza Iturri tabernan lanean baina erretirorako garaia iritsi zaio. Taske gaztea izan du lankide azken aldian. Iturri tabernako ateak itxiko dituzte eta gaurkoan agur festa ospatuko dute gurekin batera. Bi ostalari sudurgorriek zenbat kontu, zenbat pasadizo eta zenbat sekretu b
  • Klownmunikatu. Komunikatzeko umorea bezain gauza gozoagorik ez dago. Klownmunikatuekin, Sudurkeriak sorkuntza taldeak Sketx umoretsuak prestatzeko aukera eskaintzen dizu, behar eta gai ezberdinei egokituak. Jaialdi, jardunaldi edota bestelako ekimenei emaiezu ukitu berezia.

Txikien eta ez hain txikien gozamenerako dantzak, jolasak, tailerrak eta dinamizazio ezberdinak burutzen ditugu, Klownmunikatu-fest izenarekin, denbora eta adin tartera moldagarria.

Hurrengo emanaldiak

Ikuskizunak

Sare sozialak