Suaia eta Ama Rebel

Suaia eta Ama Rebel 2017-12-03T23:41:12+00:00

Suaia eta Ama Rebel Euskal Herriko reggae banda berria da. 2016an sortua, eta Bizkaiko oihanean kokatuta, euskal eszenan sarri aritzen diren zazpi reggaelariz osatuta dago:

  • Mikroan: Gorka Suaia
  • Baxuan: Joseba Urruela “Urru”
  • Gitarran: Teje
  • Teklatuetan: Gorkinha
  • Teklatu eta sinteetan: Txals
  • Efektu eta sanplerretan: Markel Andia
  • Baterian: Ion Arenas

Hainbat reggae talde ezberdinetan hartu dute parte: Kodigo Norte, Esne Beltza, Potato, Lone Ark, Early Reflections, Gobeo Bay, Thunder Clap Sound System…

Suaia eta Ama Rebel ez da estilo bakar batera mugatzen, ezta entretenimendura ere; reggae dancehall, roots, rub-a-dub… mezuaren mesedetan, reggaeren sustrai aldarrikatzaileak bizirik mantenduz, ikur errebelde eta euskalduna gogor astinduz.

Horretarako, eta Gorka Suaiaren Piztu! Mixtapeko errepertoriotik abiatuta, zuzeneko indartsu, dantzagarri eta anitza eskainiko digu, laster kaleratuko duen EP diskako kanta batzuekin osatuta ere.

Ama Rebel, soul rebel!

Hurrengo kontzertuak

Sare sozialak

Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago] ACEPTAR

Aviso de cookies