Suaia eta Ama Rebel reggae banda 2016an sortu zen. Egoitza Bizkaiko oihanean du, eta euskal eszenan sarri aritzen diren zazpi lagunez osatuta dago:

Taldekideek hainbat proiektu ezberdinetan hartu dute parte: Kodigo Norte, Esne Beltza, Potato, Lone Ark, Early Reflections, Gobeo Bay, Aiaraldeko Soinu Sistema, The Cherry Boppers… Suaia eta Ama Rebel ez da estilo bakar batera mugatzen, ezta entretenimendura ere; reggae, dancehall, roots, rub-a-dub… dena gizarteko baztertuen aldeko mezuen mesedetan, reggaeren sustrai aldarrikatzaileak bizirik mantenduz, ikur errebelde eta euskalduna astinduz.

2017an eta 2018an euskal herriko hainbat txoko dantzan jarri dituzte, zuzeneko alaiak eta bihurriak eskeinita.

Berriki, “Raggamuffin Kamarada” euren lehenengo diskoa grabatu dute. Bertan euren alde dotoreen ta finena azaleratzen da, reggaeren sustraiei atxikita, mezu zuzenak mantenduta, dantza egiteko moduko roots erritmoetan. Lan berria zuzenean aurkezteko emanaldiak prestatzen, Suaia eta Ama Rebel taldeak lanean darrai.

Hurrengo kontzertuak

Diskografia

Sare sozialak