Zein da Zein?: “Zein da zein?”

Zein da Zein?: “Zein da zein?” 2017-12-02T01:01:32+00:00

Project Description

Zein da Zein? taldearen lehenengo disko hau, indarrez betetako 10 kantuz osatua dago. Rock, rap eta metal doinuez jorratutako 10 istorio, 10 bizipen, 10 oroitzapen biltzen ditu, errealitate gordina islatu eta salatzeko nahiaz, etsaiari maskara kentzeko asmoaz, baina beraiena ere kentzen duten bitartean, kantuz kantu, diskoz disko biluzten joateko asmoarekin…

Doinu metaleroak, aldizkako ahots bortitza, zenbait melodiarekin nahastuta eta rapeatutako parrafo indartsuak tartekatuz. Disko anitza, estilo ezberdinez osatua, musikarien gustuen aniztasuna nabarmenduz. Ugaoko Geure Gogoa estudioan grabatua izan zen 2009ko urria eta azaroa bitartean Iñaki Espartza teknikari moduan zutela. Maria Riverok “Eredu. Argi.” abestian kolaboratu zuen.

Abesti-zerrenda:

01 Ideien iraultza
02 Abueloren kanta
03 Marrak. Hutsuneak
04 Inpunitateari stop!
05 Elkarrekin frontean
06 Eredu. Argi
07 Cry with me
08 Cerebro armado
09 Zein da Zein?
10 Isiltasunaren indarra

deskargatu
Spotify
Itunes
erosi

Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago] ACEPTAR

Aviso de cookies