2012an Bilboko 6 lagun bildu ziren euskal musikari ekarpen bat egiteko asmoz. 80ko hamarkadako talde euskaldun zein atzerritarren erritmoetan oinarrituta, Euskal Pop Erradikala aldarrikatzen du taldeak. Horrela entzuleari dantzatzeko eta abesteko aukera ematen diote. Pop musika zein Disco edo Afrobeat musika estiloak dituzte eragin besteak beste, eta aniztasun horretan oinarritzen dira konposizioak egiteko momentuan. 2015.urtean argitaratu zituen taldeak bere lehenengo kantak, Beta maketa eta 2016 urteko udaberrian haien lehen dizkoa grabatu zuten, Kaki Arkarazoren gidaritzapean Andoainen kokatutako Garate Estudioetan.
Abesti zerrenda:
01- Eri
02- Jalgi ft. Joanes Garmendia
03- ZTD
04- Beroa
05- Anestesia
06- Martxa elektriko ft. Joanes Garmendia
07- Ihesi
08- Musikaren dizdira
09- Agbogbloshie
10- Heroia ft. Joanes Garmendia