Diskoa erritmo biziko 10 abestik osatzen dute. Casus Bellik zuzenean duen indarra estudiora eraman du eta bere lanaren emaitza kalean da. Horietatik 2 bertsioak dira; bat Irula talde mundakarraren “Gaztetxea” hain zuzen ere, bertan Irula berak ahotsa sartzen du. Eta bestea “Polis”, U.S. Bombs taldearen “All the bodies” abestitik hartutako doinua.

2012ko irailean grabatua, nahastua eta masterizatua izan zen Bruno de Zabalaren eskutik Mungian, Gaua estudioan. Abestien gai guztiak kritikotasunez landutakoak dira, guzti horiek erritmo dantzagarri eta kutsagarriekin batera doazelarik.

Abesti-zerrenda:

01 Intro
02 Boltxebike
03 Me da igual
04 Hey Txo!
05 Utopiko
06 Polis
07 Gaztetxea
08 Asesinos
09 Vuelven a sonar pistolas
10 Agur eta Ohore

deskargatu
Spotify
Itunes
erosi