Maisha MC Kalifornian bizitzen dago 2017. urtetik, San Francisco hirian.
Marte planetaren haizeak grabatu zituen NASAk, errobot baten bitartez. Haize horiek “Oteizaren irrintzia Marten” kantan entzun daiteke.
Maisha MC-k (Patrol Destroyers, 121 krew), Euskal Herriko musika tradizionala berritu du eta hip hop dantza pista “millennial”-era ekarri du. Maisha MC-ren lehenengo bakarkako diska da hau, eta dudarik gabe, euskarazko hip hop-aren kalitate altuenenetariko bat gaur arte.
Diska kontzeptuala dugu hau. VMME SAHAR, proto-euskarazko aurkitutako hitz zaharrenak dira (ume zahar, edo seme nagusia). Nafarroako ilobi batean topaturiko bi hitz horietan hasi zen diskaren kontzeptua garatzen. MaishaMC-k, hanka bat du kultura berrienetan –hip hop, street art, etabar–, eta ume baten energia du, explosiboa da (VMME). Aldi berean, beste hanka bat du bere kultura aintzinaren defentsan –euskara, euskal instrumentuak, etabar– (SAHAR). Maisha MC, eta bere musika, VMME SAHAR da. Benetazko hibridoa, diska futurista da berez.
Euskal musika eboluzionatzeko bere sormena topera jarri du Maisha MCk. Alboka eta trap-a, Txistua eta West Coast whistle (Dr. Dre-k popularizatu zuena), Oteizaren ahotsa eta NASA-k Marten grabatutako haizeak nahasten ditu diska honetan, besteak beste. Maisha MC-ren estilo bakar honek ospe handia hartu du San Frantzisko – Oakland – Bay Area-ko hip hop eszenan. Besteak beste, Oakland-en ospatutako “Beat Beattle”-ko epaileek “TOP 8 producer” aukeratua izan zen, parte-hartzaileen guztien artean (60 baino gehiago).
Estatu Batuetan hip hop produktore mitikoak (Dibia$e, Lord Finesse, Waahiid, Large Professor, Exile…) pertsonalki ezagutu ditu, baita hip hop artista erraldoiak zuzenean ikusteko aukera izan du (Wu Tang clan, Eric B & Rakim, De La Soul, A$AP Rocky, Madlib, Souls of Mischief, Warren G…). Kalifornian bizitzeak izugarrizko inspirazioa izan da Maisha MC-ren musikan, hip hop baseak egiteko doktoretza bat izan da berarentzat. Bere soinua eta base musikalen bikaintasunean somatzen da, izugarri du belarria Maisha MC-k.

VMME SAHAR, Maisha MC Euskal Herritik, Martera egin nahi duen bidaia da. Kaliforniako geltokitik botatzen digu Maisha-k 10 kanta hauek.

deskargatu