“Raggamuffin Kamarada” Suaia eta Ama Rebel taldearen lehenengo lana da. Sei abesti eta lau dub ditu.

Suaia eta Ama Rebel taldeak reggaeren sustraietara jo du Gorka Suaiak konposatutako kantak grabaketa batean islatzeko. Horretarako A-Lone Ark Muzik Studioko Roberto Sanchez ekoizlearen ezinbesteko parte hartzea izan du. Reggae klasikoen antzera, ederto uztartu dira Suaiaren kanten mezu zuzenak eta politikoki konprometituak, A-Lone Arken ekoizpenetan ohiko den roots estilo dotore eta melodikoarekin.

Grabaketan hainbat kolaboratzaile izan dituzte, hala nola; koroetan Nadia Paz eta Monika Boneco, saxoan Saioa Jorrín, eta Roberto Sanchez bera perkusio ta teklatu batzuetan.

Sei kanta borobil ta atseginekin ase ez direnentzat, lau dub ere sartu dituzte diskoan. Sound Systemetan propioa den dantza hipnotikorako dubak, A-Lone Arken ukitu ta soinu bereziarekin. Lurretik urruntzeko, nork bere unibertsoan bidaiatzeko erritmoak.

Ta musika itzela bada, Ribo diseinatzailearen lana ez da gutxiagorako. Horregatik, diseinua bere ederrean erakusteko, diskoa binilo formatuan ere aterako dute.

Hitz batean esanda, dotorezia da disko honetan nagusi.

  • Hitzak eta konposizioa: Gorka Suaia
  • Moldaketak: Ama Rebel
  • Produkzioa: Roberto Sanchez
  • Grabaketa eta nahasketa: A-Lone Ark Muzik Studio, Santander, 2018ko irailean.
  • Masterizazioa: Ibon Larruzea – Euridia
  • Diseinua: Ribo

 

Abesti zerrenda:

01 Kriston Town

02 Kriston Dub

03 Kamarada Raggamuffin

04 Pozik eta konforme

05 Pozik eta konforme Dub

06 Milioi bat amets

07 Milioi bat Dub

08 Estralurtarra naiz eta haro nago

09 Ongi etorri Sankara

10 Ongi etorri Sankara Dub

deskargatu