Norte Apache taldearen diskoa, 2011 urtearen bukaeran kaleratutakoa. Euskarazko rap doinuak. 10 abestiz osaturiko diskoa tartean Gabriel Arestiren olerki baten moldaketa bat. 3 urteetan zehar emandako zuzeneko ugarien eta bizi izandakoaren emaitza da Quilombo diskoa.

Aurrera pauso bat eman dute instrumentaleen produkzioan soinu hobe baten bila, horretarako produkzio lanetan DJ Alf (MAK), DJ Hawa (121Krew) eta Iker Eskurza aritu dira eta ahotsetan ere ekarpen desberdinak izan dituzte, hala nola Aiora (Zea Mays), Miren Amuriza (bertsolaria), Endika (121Krew) eta Jon (MAK).

Abestietan gai ezberdinak lantzen dituzte Norte Apacahe taldekoeek: maitasuna, distantzia, inposatutako eta norberak jarritako kartzelak, ezin egonak, sentimenduen danbak, politika, kultura askea, autogestioa… ikuspegi askatzaile eta internazionalista batekin, Nicaragua eta hainbat herrialde indigenen eskubideak aldarrikatuz.

Azken finean Quilombo erraldoi honetatik irteteko mugiarazten dituzten hitzak, poesia eta metaforaren ikuspegitik. Rap erradikalaren ildotik jarraituz, iraganera begira, Selektah Kolektiboaren testigua hartuz, Brooklynen hasitako mugimendu honen sustrai errebindikatzaileak aldarrikatuz.

Abesti-zerrenda:

01 Intro
02 Gurea da geroa
03 Azal gorriak
04 Fenix
05 Eskaera eta eskaintza
06 Alza tu voz
07 Ilargi bakarra
08 Egiaren apologia
09 Nire aitaren etxea (remix)
10 AHTrik ez!

deskargatu
Spotify
Itunes
erosi